Ideia originala euskararentzat

Euskararen Eguna Internet bidez ospatzeko burutazio lehiaketa antolatu du Eusko Ikaskuntzak

Erredakzioa
2010eko irailaren 29a
00:00
Entzun
Abenduaren 3an ospatzen da urtero Euskararen Nazioarteko Eguna. Gaztea bazara eta data Interneten bidez ospatzeko ideia originalen bat izanez gero, azken orduak dituzu Eusko Ikaskuntzak antolaturiko lehiaketan parte hartzeko. Burutazio baten truke, 1.500 euro irabazteko aukera dute parte-hartzaileek.

Eusko Ikaskuntzak sortu zuenEuskararen Nazioarteko Eguna, 1949. urtean, besteak beste euskal hizkuntza unibertsala dela adierazteko. Urtero, eguna ospatzeko ekimen bat antolatzen dute. Aurten, hirugarrenez, Ei Gazte! saria emango dute.

Proposamen hoberenari emango zaio saria, eta diruaz gain, proposaturiko ekimena gauzatzeko aukera izango du sortzaileak. Horretarako, noski, proposaturiko ekintzak egiteko modukoa izan beharko du.

Gaur eta bihar dira azken egunak ideiak aurkezteko Eusko Ikaskuntzaren egoitzan (Miramar jauregia, Donostia). Urriaren 10ean jakinaraziko dute nor den irabazlea.

2005. urtetik aurrera hasi zen Eusko Ikaskuntza kanpaina bereziak antolatzen. Mundu osora begirako ospakizuna denez, Internet da esparru nagusia.

LEHIAKETA

Ei Gazte! Lanak aurkezteko azken eguna, irailaren 30a. Oinarriak eta informazio gehiago: http://eigazte.eusko-ikaskuntza.org/submenu/sortzaileak&show=s3&idd=2/Oinarriak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.