Patagoniako basoak, mendiak eta parke nazionalak agertuko dira pantailan igande honetatik aurrera ETB2ko El conquistador del fin del mundo saioko zazpigarren ekinaldian (22:00). Paisaia ikusgarrien erdian, lehiaketan orain arte izan diren proba gogorrak gainditu beharko dituzte partaideek.
Aurtengo berrikuntza nagusia da hasieran 24 lehiakideak hiru taldetan banatuko dituztela. Jose Luis Korta izango da kapitainetako bat, Juanito Oiarzabal bigarrena eta hirugarrena emakume bat izango da. Hirugarren kapitain hori nor den ez dute argitu nahi izan, eta misterioa igandera arte gorde dute. Iragarri dutenez, Kortak eta Oiarzabalek «orain arte pairatu ez dutena sufrituko dute etorri berriaren kontura». Estreinaldiko atalean, gainera, dagoeneko Kortaren lehen eztabaida ikusiko da.
Datozen hogei igandetan emango dute Julian Iantzik gidatzen duen programa. Horrez gain, astelehen gauetan Iñaki Lopezek El Conquis: la aventura eztabaida saioa aurkeztuko du.
Programako webgunean, bestalde, Jokin Agirregoikoak «bideo esklusiboak» jarriko ditu. Besteak beste, lehiakideak kanporatu ondorengo uneak erakutsiko dituzte.
Igandean itzuliko da ETB2 katera 'El conquistador del fin del mundo'
Hiru taldetan banatuko dituzte 24 lehiakideak, eta hiru kapitain egongo dira, tartean Korta eta Oiarzabal
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu