Ikasi, landu eta zabaldu

Hiru eraikin berri ditu Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusak. Enpresa eta komunikazio arloko ezagutzak gizartera hedatzea dute helburu.

Maite Alustiza.
Donostia
2011ko ekainaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Unibertsitateak gizartera begiratu behar du; hazi, berritu eta ireki». Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren hitzak dira, atzo Donostiako Deustuko Unibertsitateko hiru eraikinen inaugurazioan esandakoak. Bat dator harekin unibertsitateko errektore Jaime Oraa, eta, etorkizunera begiratzen duen proiektu gisa, «campusa birsortu» berri dute. Patxi Altuna gelategia, Dionisio Aranzadi-Deusto Business School eraikina eta Francisco Garate eraikina-Innogunea prest daude dagoeneko jakintzak sortu eta gizarteari eskaintzeko.

«Soiltasuna, eraginkortasuna eta beharrizanei egokitutako ikasgelak» biltzen dituzte hiru eraikin berriek. Business School eraikinak, esaterako, interakzioa ahalbidetuko duten gela batzuk ditu, guztiak diseinu berritzailearekin. Askotariko prestakuntzak jasoko dituzte han exekutiboek, eta, jakintza partekatzeaz gain, lankidetzarako gaitasuna ere landuko dute. Eraikinaren gainean dagoen terrazak Donostiako ikuspegiaz gozatzeko aukera ematen du.

Enpresa arloko ikasle, irakasle eta ikertzaileei begira prestatu dute Business School, baita Innogunea ere. Dena dela, komunikazio arlokoek ere izango dute zentroan proiektuak garatzeko aukera. Dagoeneko jaso dituzteproposamenak, eta «goi mailako ezagutza transferitzearen alde» egingo du unibertsitateak, Tontxu Campos Deustuko Berrikuntza etasaileko zuzendariak adierazi duenez: «Arriskatu egingo dugu; azken batean, porrota arrakasta lortzeko beste pauso bat da». Business School eta Innogunearekin batera, gelategia zabaldu dute, eta ikasgelak Bolognako ikasketa planari begira egokitu dituzte.

Hiru eraikinek, gainera, ohiko energia kontsumoa murrizteko eta energia berriztagarriak erabiltzeko baliabideak dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.