Gastronomia. Errezeta

Euskal esne bildotsa labean erreta

2011ko azaroaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

Eusko Labela duenesne bildotsa.

Gatza eta piper hautsa.

Sei baratxuri ale.

Baso bat ardo zuri.

Labeko ontzi edo erretilu batean jarriko dugu arkumea, gatza eta piper hautsa bota ondoren.

Ontziaren hondoan ur dezente eta baratxuri zurituak jarriko ditugu.

Labean sartuko dugu, 200-220 gradutan, eta poliki-poliki egiten utziko dugu gorritu hartu arte.

Erretzen den bitartean, zatiak jiratu eta labeko ontzian dagoen likidoa gainetik botako diegu.

Amaieran, arkumea ia errea dagoenean, ardo zuri pixka bat bota, eta labean utziko dugu zerbitzatu arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.