Kuskusa entsaladan, barazkiekin

GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2014ko azaroaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

1

Barazkiak garbitu, behar direnak zuritu eta guztiak modu berean moztu, makila forman. Tomatea eta tipulina izan ezik.

2

Lapiko bat urez bete, eta irakiten ipini gatz pitin batekin. Barazkiei dagokionez, aldiko mota bana egosi; bakoitzak behar duen denbora errespetatuz, pasatu gabe. Gutxi gorabehera, hona hemen denborak: gari zainzuriak 5 min; kuia txikia 4 min; eta azenarioak 7 min.

3

Beste ontzi batean kuskusa ipini eta limoiaren zukua gehitu.

4

Lapiko batean, daukagun kuskusaren adinako kantitate ur gehitu, eta irakiten jarri; olio zorrotada, gatza eta piper hautsa gehitu urari.

5

Irakiten hastean, sutik kendu eta ura kuskusa dugun ontzira gehitu, baina hiru alditan. Aldi bakoitzaren ondoren, minutu bateko tartea utzi.

6

Ondoren, erretilu zabal batean, pusketetan moztutako tomateak jarri; juliana eran moztutako tipula tomateen gainean jarri; eta koilara baten laguntzaz, kuskusa erdian kokatu.

7

Azkenik, egosiak ditugun barazkiak kuskusaren gainean zabaldu.

8

Oliozpina prestatu ondoren: gatz, oliba olio eta ozpinarekin; eta busti osagaiak bakoitzaren gustura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.