Ikus-entzunezko kontseilu bat iragarri du Jauregik

2011ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TELEBISTA. Espainiako ikus-entzunezkoen kontseilua sortuko dute uda aurretik, Ramon Jauregi Espainiako Presidentetzako ministroak iragarri duenez. Kontseilu horrek zigorrak jartzeko ahalmena izango du, eta hedabideetako edukietan ardura izango du. «Kontseiluak elkarbizitzako balioak berreskuratu eta giro asaldatuei aurre egingo die», azaldu du Jauregik. «Kezkagarria da oldarkortasuna, iseka eta konfrontazioa telebistako ikuskizunaren parte direla ikustea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.