Inauteriak Baionara helduko dira asteburua pasatzera

Mexiko gaiaren inguruan antolatu dute festa; zanpantzarren egun handia larunbatean izango da

Maite Alustiza.
2011ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Euskal Herriko herri gehienak atzean utzi ondoren, inauteriak Baionara iritsiko dira asteburuan. Zanpantzarrek kaleak hartuko ditu, eta Mexiko gaiaren inguruan girotuko dute hiria. Bihar eta larunbatean musika eta festa izango dira hiriko kaleetan.

Bihar goizean txikienek mozorroak jantziko dituzte, eta ikuskizuna eskainiko dute Lauga aretoan. 13:30ean, berriz, Lehen Hezkuntzakoen txanda helduko da. Arratsaldean poteo musikalean parte hartzeko aukera egongo da Baiona Txikian, eta mozorrotzen direnentzat sariak iragarri dituzte zenbait taberna eta jatetxek. 19:30etik 21:00etara bitarte luzatuko da festa.

Larunbata inauterietako egun handia izango da; Xaho kaia zanpantzarren hiria bilakatuko da egun osoan. 11:00etatik aurrera, Mexikok eta Euskal Herriak bat egingo dute hainbat jardueren bitartez: gozo-eltze jokoa, kirola eta umorea uztartzen dituen jokoa, eta Mexikoko ohiturak ezagutzeko erakusketa dira antolatu dituzten ekintzetako batzuk. Puzgarriak eta barrakak ere jarriko dituzte, eta zaldi ikuskizun bat ikusi ahal izango da. Inauteriak agurtzeko su festa, suzko zezena eta musika prestatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.