Sanplerrak eta zarata albo batera utzita, betiko indarra erakustea da Michel Cloupen helburua azken disko eta kontzertu birarekin. Diabologum, Experience eta Binary Audio Misfits taldeko arima gitarra, ahotsa eta bateria formularekin arituko da gaur, Gasteizen. Kontzertua doakoa da. Aipaturiko azken taldeetan lagun izan duen Patrice Cartier bateria jotzailearekin arituko da, Michel Cloup (Duo) izenpean.
Frantsesez egiten den rock independentean eragin handia izan dute Cloupen taldeek. Diabologum taldea sortu zuen 1990eko hamarkadaren hasieran, Arnaud Michniakekin, eta lehen diskoa 1993. urtean argitaratu zuten. Ondoren, Experience egitasmoan aritu da, Cartierrekin. Horrekin eta AEBetako MC The Word taldeko musikariekin Binary AudioMisfits taldea sortu zuen ondoren.
Iaz argitaratu zuen bakarkako lehenengo diskoa, Notre silence. Jarraitzaileak harritu ditu Cloupek diskoarekin: kanta geldoagoak dira, eta luzeagoak. Garai bateko konplexutasuna baztertu du, musika zuzena eta soila egiteko, baina efektu berezirik gabe, ordura arteko indarra gordeta.
Hitzetan, nahasmena, amorrua, mina eta tristezia, zuzen-zuzenean kontatuta, entzulearen belarritik gertu, ahots argiz.
MICHEL CLOUP (DUO)
Noiz. Gaur, 19:00etan.
Non. EHUko pabiloian,Gasteizen.
Indarra, baina zaratarik gabe
Michel Cloup musikari okzitaniarra Gasteizen arituko da, Patrice Cartierren bateriaren laguntzaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu