Iran-Kanada techno lotura

Dubfire eta Carlo Lio disko jartzaile eta ekoizleak lanean arituko dira gauerdian, Bilbon, Santana 27n

Ali Shirazinia musikaria Dubfire izenarekin dabil azken boladan. D. SONDERS.
Erredakzioa
2011ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Amerikako iparraldeko techno eta dance mugimenduetako bi ordezkariren doinuekin dantza egiteko aukera egongo da gaur Bilbon. Dubfire irandar-estatubatuarra eta Carlo Lio kanadarra arituko dira Santana 27 aretoan, gauerditik aurrera.

Deep Dish taldearekin Grammy saria irabazitakoa da Ali Shirazinia irandarra, baina azken boladan bakarka aritzen da, Dubfire izenarekin. House estilotik ere aldendu egin da, eta gehiago jo du techno aldera bere egitasmoan. Iranen jaio zen Shirazinia, familia aberats batean. Haurra zela Washington hirira eraman zuten bizitzera. Hiriko punk mugimenduko taldeek eragin handia izan zuten haren musikan, besteak beste Fugazik eta Minor Threatek. Halere, Kraftwerk eta Einstuerzende Neubauten taldeen eraginak eraman zuten elektronikara.

Lilo Torontoko rave mugimenduan hasi zen, eta azken urteotan berak bultzatu du dantza giroa hirian. Disko jartzaile hasi, eta besteen musika ekoiztera pasatu da. Rawthentic Music diskoetxea sortu zuen 2006an, gustuko zuen musika plazaratzeko. Ekoizle lanetan aritu da geroztik, baina mundu osoan biran dabil Dubfirerekin. Besteak beste, Kasbah Zoo, Hermanez, Kabuto & Koji, Android Cartel eta Kaiserdisco taldeen lanak ekoitzi eta argitaratu ditu.

DUBFIRE ETA CARLO LIO

Noiz. Gaur, gauerditik aurrera.

Non. Santana 27 aretoko Fever Cluben, Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.