Irati irratiaren eguna eta jaia

Murrizketei aurre egiteko, jaialdi bat antolatu du Nafarroa Garaiko ekialdeko irrati euskaldunak

Diru faltagatik 2002. urtean jarduna eten behar izan zuen Irati irratiak, eta zortzi urte egon zen isilik. IRATI IRRATIA.
Erredakzioa
2011ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Euskal Herriko lekurik garaienetako uhinak euskaraz egiten ditu Irati irratiak, eta aurten 8. urteurrena beteko du; hori dela eta, jaialdi bat antolatu du gaurko, ospatzeko eta, bide batez, aurrera egiteko aukera emango dion dirua lortzeko.

Irati irratia 1993. urtean sortu zuten, bi helbururekin: euskara bultzatzea eta eskualde zabalean herri txikitan sakabanaturik bizi diren 3.000 biztanleri tokian tokiko informazioa ematea. Nafarroa Garaiko ekialdeko Aezkoa, Erroibar, Luzaide, Orreaga eta Auritzen entzuten da, 107.7 sintonian, eta edonon Interneten bidez.

Irratia sostengatzen duen elkarteak ehun kide inguru ditu. Horiek laguntzen dute diruz egitasmoa, kuota baten bidez. Izan ere, diru laguntza publikoak murrizketen gorabeherekin jaso dituzte. Soldatapeko langile bakarra du, egun erdiz aritzen dena. Horri eta boluntarioei esker, bi ordu eta erdiko programazioa du egun irratiak, 11:00etatik 13:30era.

Gaurko jaia 12:00etan hasiko da, Garraldako pistan. Egun osorako familia giroko ekitaldiak antolatu dituzte. Gauean, 21:00etan hasita, Pirinio Rock jaia egingo dute: Urratsez Urrats, Rozando El Limite, Baleki Bale, Lubaki, Fiemo, Los Zopilotes Txirriaos eta Stupenda Jones taldeek kontzertua emango dute.

IRATI IRRATIAREN JAIA

Noiz. Gaur, 12:00etan hasita.

Non. Garraldan (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.