Donostiako San Telmo museoak bi kulturen melodiak nahasten dituen The Basque Irish Connection proposamena eskainiko du gaur arratsaldean, 20:30etik aurrera. Irlandako eta Euskal Herriko musika tresna ezagunenek akorde, nota, eta erritmo berak joko dituzte, herrialde bietako abestiak elkartuz. Kontzertuan hiru musikarik hartuko dute parte: Niamh Ni Charra eta Davin Ralston irlandarrak, eta Ibon Koteron albokari euskalduna.
Duela bi urteEuskal Herrian egon ziren hirurak, Irlandako musika elkarrekin jotzen, eta orduan bururatu zitzaien Euskeirea ikuskizuna egitea. Hala, agertoki berean, fiddle harizko tresna, txistua, albokak eta gaiten hotsak entzun ahal izango ditu bertaratzen denak.
Atzo iritsi ziren Euskal Herrira Ralston eta Charra. Lehenak gitarra akustikoa jotzen du, eta Sharon Sannon eta Steve Wickman musikari ezagunekin jardun da lanean. Charra Irlandako fiddle jotzaile ezagunenetakoa da; Chieftains taldean jo du urte askoan, eta Riverdance ikuskizuneko burua izan da zortzi urtez.
Gaurkoa ez da izango gurean emango duten azken kontzertua: astelehenean Bilboko Campos Eliseos antzokian egongo dira.
'EUSKEIREA: THE BASQUE IRISH CONNECTION'
Non. Donostiako San Telmo museoan.
Noiz. Gaur, 20:30ean.
Sarrera. Bost euro.
Irlanda eta Euskal Herria, bat
'Euskeirea' kontzertua eskainiko dute uharteko eta hemengo hiru musikarik Donostiako San Telmo museoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu