Sanferminak Iruñean. Proposamenak
Iruñekoa ez da txupinazo bakarra izan
BILBO. Urtero bezala, Iruñeko mugak gainditu dituzte sanferminek, eta, aurten ere, Nafarroako hiriburuko besten hasiera ospatu nahi izan dute Bilboko Iruña kafetegiko kideek. Horretarako, txupinazoa bota zuten atzo eguerdian, Iruñeko Udaletxeko plazakoarekin batera. Dozenaka pertsonak bat egin zuen ekitaldian Iruñeko besten hasiera ospatzeko. Musika izan zen, bai eta pintxoak dastatzeko aukera ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu