Izaera bereziko herria

Adrian Garcia.
2011ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
:Euskal Herriko txokoak. Usurbil q Urteak joan ahala bere nortasuna garatzen jakin izan du Usurbilek. Herriguneko eraikin dotoreak herriko historiaren lekuko bilakatu dira.

Sagardoa eta angulak etorriko zaizkio bati baino gehiagori burura Usurbil herriaren izena entzunda. Lagun ugari doaz txotx garaian sagardoa eta sagardotegietako menua probatzera. Herriko taberna eta jatetxeetako jakiek egin dute ezaguna Gipuzkoako herri hori, nahiz eta gastronomiatik harago badagoen zer azpimarratu.

Mendizorrotz eta Andatza mendien babespean bizi dira usurbildarrak, Oria ibaiaren bazterrean. 6.000 biztanlera iristen ez den herri honek, bere bidea egiten jakin du, hiriburuaren eragin eremutik hurbil egon arren. Kulturan eta tradizioan erroak sakon bota dituen herria da, euskal hiztun kopurua da horren seinale —%80 inguru—. Hizkuntza eta kultura suspertzeko xedearekin, hainbat ekitaldi eta ospakizun antolatzen dituzte urtero.

Herrigunetik paseotxo bat egitea nahikoa da historiak herrian utzitako aztarnez jabetzeko. Herriko plazako etxe armarridun ugariek San Salbatore eliza inguratzen dute. Saroe jauregia gailentzen da etxe horietatik guztietatik. Aurrealde barrokoak eta sarrerako burdina landuzko sarez babesturiko arkuek egiten dute Kale Nagusiko harribitxia. Plaza erdian, Jose Luis Zumeta artistaren muralak apaintzen duen pilotalekua da nagusi.

Ezin zerrenda daiteke Usurbilgo ondore kulturala Elizalde auzoko Atxega jauregia aipatu gabe. Monumentu historiko-artistiko izendatu zuten gaur egun jatetxe eta hotela den jauregi hori. XVIII. mendeko estilo barrokoko eraikina da.

Herrigunetik lau kilometro ingurura, Aginaga auzoa dago, arrantza tradizio handiko lekua, aspaldidanik Oria ibaiko angula arrantzatu baitute auzokideek. 1980ko hamarkadatik aurrera harrapaketak ikaragarri urritu badira ere, gaur egun Aginaga auzoan dago Gipuzkoako angula merkataritza mugimendu handiena.

Herri inguruko paraje ederrak aproposak dira ibilaldiak eta txangoak egiteko. Andatza mendian historiaurreko trikuharriaklako eta beste aztarna batzukdaude. Gora bidean, Doneztebe baseliza bisita daiteke. Aldare nagusiko zuloek buruko mina kentzeko erremedioa dutela diote.

Biztanle kopuru aldetik herri txikia izan arren, izen handiko pertsona ugarieman ditu Usurbilek. Txirrindulari, futbolari, eskubaloi jokalari ezagunak emateaz gain, kultura alorreko pertsona asko jaio dira Usurbilen, JosAnton Artze idazlea, kasu.

Denbora batez, Usurbilgo atez ateko gaikako bilketak erakarri zuen komunikabideen arreta. Aitzindariak dira usurbildarrak Gipuzkoan hondakinak modu horretan kudeatzen, eta Gipuzkoako beste herri batzuetan sistema bera ezartzeko bidea eman du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.