IZOZTEKO AHOLKUAK

2015eko apirilaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hobeto manten daitezen, ohiko praktika da jakiak izoztea. Baina nola egin behar da?

Ontzi egokiak erabili behar dira, izozteko propio prestaturikoak.

Likidoak poltsatan edo potetan gorde daitezke, beti ere bizpahiru zentimetro hutsik utzita, izozterakoan bolumena handitzen da eta.

Edukiontziak bata bestearen ondoan ipintzea komeni da; zenbat eta gertuago egon tuperrak, hobeto.

Errazioak egitea gomendagarria da.

Barazkien kasuan, aldez aurretik egostea da onena; ondoren, lehortu egin behar dira, eta, azkenik, poltsatxotan sartzea komeni da.

Frutei dagokienez, ziropaz edota azukrez estali behar dira.

Haragia, aldiz, gantza eta hezurrak kenduta gorde behar da, aluminiozko paperean bilduta.

Arrainak ere hezurrak eta burua kenduta ontziratzea da zuzenena.

Izoztutakoa desizozteko, egokiena da produktua egun bat lehenago hozkailuan sartzea, edo kanpoan uztea.

Ez da komenigarria behin desizoztutako elikagaiak berriz ere izoztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.