Komunikazioa

Jaiekin amaituko du gaur Zintzilik-ek denboraldia

2012ko uztailaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRRATIA. Errenteriako Zintzilik Irratiak urtero bezala madalenetako saio bereziarekin amaituko du denboraldia. Gaur, 17:00etatik aurrera, urteko berri garrantzitsuenak jorratuko dituzte. Hainbat elkarte eta lagunekin elkarrizketak egingo dituzte, jaietako egitarau alternatiboaren berri emango dute eta txupinazoa zuzenean eskainiko dute. Oiartzualdean saioa FMko 100ean entzun ahalko da, eta Interneten www.zintzilik.net webgunean. Ohi bezala, jaietan txosna jarriko du Zintzilik irratiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.