Bigarren eguna du Pasaiako Itsas Festibalak. Goizean goizetik dabil jendea San Pedron, Donibanen eta Trintxerpen. Izan ere, era askotako bisita gidatuak eta erakusketak daude antolatuta guztietan, baita barkuak barrutik ezagutzeko aukera ere. Hermione-k behar zuen izan topaketako barkurik handiena, baina, haren faltan, Kaskelot ingelesaren inguruan pilatu da jende gehien, barrutik ezagutzeko gogoz.
Atzo hasi zen Pasaiako Itsas Festibala, eta igandera arte iraungo du. Lehenengo aldia da ontzi tradizionalen halako dimentsiotako topaketa bat egiten dutena bertan: 100 ontzi inguru, hain zuzen ere. Atzo bertan, Kaskelot ontziarekin batera sartu ziren dozenaka ontzi Pasaiako badian.
Topaketa handia ZUZENEAN: Kaskelot ontziaren sarrera badian
— Pasaia Itsas Festibala (@Pasaiaitsasfest) 17 de mayo de 2018
La Gran Parada en DIRECTO: Entrada del Kaskelot en la bahía#pasaia2018@Pasaiaitsasfest LINK: https://t.co/d8QRh7Kuwdpic.twitter.com/TUs5YuxEHE
Gaur jakinarazi dutenez, gaur irtengo da Vigotik (Galizia) Hermione, motor bat konpondu ostean. Asteazkenean iritsiko da Pasaiara, eta hilaren 27ra arte egongo da bertan. Sarrera erosia zutenek ostegunetik aurrera bisitatu ahal izango dute, eta joan ezin direnei dirua itzuliko diete.
Igandera bitartean izango da festibala, eta dozenaka ekitaldi antolatu dituzte egunotarako.