Ohiturak agintzen duen bezala, atzo jende ugari igo zen Urkiolako santutegira San Antonio eguna ospatzera. Eguraldi kaskarra ez zen eragozpena izan milaka lagunek tximistarri haitzari tradizioak agintzen dituen zazpi birak emateko.
Tradizioak dioenez, harritzarrari birak ematen dizkionak mutil-laguna edo neska-laguna bilatuko du. Atzo, ordea, Urkiolara igo ziren gehientsuenen asmoa ondo pasatzea zen.
Ganadu eta fruitu azokaren bueltan jende ugari ibili zen. Asko izan ziren produktu naturalak erosteko abagunea aprobetxatu zutenak.
Eguerdiko mezan Juan Mari Uriarte Donostiako gotzain ohia izan zen buru.
Igandean berriz egingodute ekitaldia, lanarengatik atzo joan ezin izan zutenengan pentsatuta.
Jendetza bildu da Urkiolako santutegian

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu