Inauteriak

Joare hotsez bete da Ituren

Zubietako eta Aurtizko joaldunak Iturenera joan dira gaur. Bihar iturendarrek itzuliko diete bisita. 

Ainhoa Larretxea Agirre.
2020ko urtarrilaren 27a
21:45
Entzun

Joaren tulun-tuluna nagusitu da gaur Ituren, Aurtitzen eta Zubietan (Nafarroa). Inauteriak dituzte bertan, eta iturendarren egun nagusia izan da gaurkoa. Zubietako eta Aurtitzeko joaldunak joan dira Iturenera, baina ez joaldunak bakarrik, baita hamaika mozorro ere. Gosaria egin dute hiru herrietan, eta zubietarrak izan dira abiatzen lehenak. Bidean, Aurtitzen gelditu dira bertan itzulia egin ondotik Iturenera joan dira. 

Iturengo Latsaga auzoan elkartu dira joaldun denak, denetara 86. Handik denak batera Iturengo bidea egin dute. Jendez betea zen Ituren ordurako. Herriari itzuli txiki bat emanda plazan ibili dira joareak jotzen. Bitartean, mozorroek hartu dute ingurua. Karrozetan batzuk, oinez bertzeak, bertaratutakoak uxatzen ibili dira broma antzean. Joaldunek plazako saioa bukatuta, denek batera salda hartu dute, eta ondotik bakoitza bere herrira itzuli da. 

Bihar, alderantziz eginen dute bidea. Iturengo eta Aurtizko joaldunak izanen dira Zubietara joanen direnak. Berriz ere joare hotsez eta mozorroz beteko dira karrikak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.