Joseba Tapia ere, presoen alde

Presoen elkartasunez antolatutako hamabostaldia amaitzeko, Joseba Tapiak joko du

Eta Tira eta Tunba da Tapiaren bosgarren bilduma. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
2012ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Kantukantoi kontalariak, DJ ikastaroa, Porrotxen bisitaldia, bertso saioa eta beste hainbat ekitaldi izan ostean, Joseba Tapiaren kontzertuak amaituko du Lasarten presoen elkartasunez antolatutako hamabostaldia. Orain arte egin dituzten ekitaldietako parte hartzea handia eta oso aberasgarria izan dela adierazi dute antolakuntzakoek.

Lasarte-Orian egin dituzte jardunaldi horiek. Gaur, 19:30ean, Joseba Tapiak kultur etxeko zinema aretoan eskainiko duen Eta tira eta tunba emanaldiarekin amaituko dute hamabostaldia.

Hala du izena Tapiaren azken bildumak ere. Lan horretan, beste ikuspegi bat ematen dio karlisten eta liberalen arteko guduari; ikuspegi musikal bat, noski. Euskal Herriaren panoramika bat agertzen du emanaldian, eta hainbat ideologiaren arteko talka ikus daiteke erabiltzen duen umorearen atzean. Oroimen historikoa harrotzen duten kantuz josita dago emanaldia.

Tapiak emanaldia egingo du, eta Okendoko lokalean presoen eskulanak jarriko dituzte .

Azkenik, hamabost egunetan izan duten parte hartzea borobiltzeko, Presoen Lagunak taldeak larunbaterako Bilbon deitutako manifestazioan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.

JOSEBA TAPIA'ETA TIRA ETA TUNBA'

Non. Lasarte-Oriako Kultur Etxean.

Noiz. Gaur, 19:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.