Juan Bidegainen bi film labur

Zuzendari ondarroarrak egindako azken bi film laburrak emango dituzte: 'Etxeko Bandan' eta '0,39'

Etxeko Bandan film laburreko irudi bat. Arrantzaleen mundua erretratatu ohi du zuzendariak. BERRIA.
2011ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Juan Bidegain ondarroarrak zuzendu dituen azkenengo bi film laburrak emango dituzte gaur arratsaldean Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Etxeko Bandan eta 0,39 dira ikusgai izango diren bi film dokumentalak. Bidegain bera bertan izango da lanen inguruko azalpenak emateko.

Itsasoarekin eta arrantzaleekin lotutako lanak dira biak, egileak bere filmik gehienekin egin izan ohi duen bezala. Etxeko Bandan filmak bi arrantzale erakusten ditu; bata zaharra eta bestea gaztea. Bataren jakinduria eta bestearen ikasteko gogoa nabarmentzen da bertan. Urteetan bildutako ezagutza gal ez dadin, gazteari dakienaren berri ematen dio. Nazioarteko hainbat zinemalditan emandakoa da.

Bigarren filmak izenburuko zenbakia du oinarri: 0,39 zenbakia,alegia. Jende gehienarentzat zenbaki arrunta baldin bada ere, arrantzaleentzat esanahi berezia dauka zifra horrek, eta hori azaltzen da lanean. Peruko 2010eko Fenaco film laburren nazioarteko jaialdian irabazi egin zuen. Baina ez da izan iaz lortu zuen sari bakarra, Navasko Bideo eta Zinema jaialdian, dokumentalik onenarena eman baitzioten.

'ETXEKO BANDAN'ETA '0,39'

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. Markina- Xemeingo Uhagon kulturgunean (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.