Komunikazioa

Juantxu Rodriguezen sendiak Washingtonen kalte-ordainak jasoko ditu

AEBetako armadak hil zuen Portugaleten hazitako argazkilaria, Panamako 1989ko inbasioan.

Enrique Castro Rios komisarioa, Juantxu Rodríguezi Panaman eskainiriko erakusketan, abenduaren 3an. Argazkilariaren erretratua atzean du. BIENVENIDO VELASCO / EFE
urtzi urkizu
2019ko abenduaren 20a
16:48
Entzun

Giza Eskubideetako Ameriketako Batzordeak AEBetako Gobernuari exijitu dio Panamako 1989ko inbasioko biktimei kalte-ordainak emateko. Horien artean dago Juantxu Rodriguez argazkilariaren (Casillas de Coria, Espainia, 1957) familia —Portugaleten (Bizkaia) hazi zen eta Ezkerraldean argazki sorta ugari egin zituen—. Bihar beteko dira 30 urte argazkilari bizkaitarra AEBetako armadak tiroz hil zuela.

Elisa Pavon Rodriguez familiako bozeramaileak nabarmendu duenez, AEBek giza eskubideen batzordearen erabakia onartu du eta dagoeneko beste hiru biktima zibilek jaso dituzte kalte ordainak. Erabaki historikotzat jo du Pabonek: «Inpunitatearekin bukatzen da, AEBak ez dadin izan jendea zanpatzen doan erraldoi bat». Iradoki du beste bide batzuk zabal daitezkeela, esate baterako, Jose Couso kameralari galiziarraren auziarena —AEBetako armadak hil zuen Bagdaden, 2003an—.

Giza Eskubideetako Ameriketako Batzordeak bete beharreko txosten bat aurkeztu du, eta adierazi du Washingtonek mekanismo berezi bat sortu behar duela «ahalik eta bizkorren», biktima talde bakoitzarentzat ordainak gauzatzeko.
Mugarik Gabeko Kazetariek omenaldi bat egin diote Rodriguezi, Madrilen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.