Hortzmuga konpainiak Jule kale antzezlana eskainiko du gaur, Irunen. Konpainiak berak sortutako pieza bat da, eta Alex Antunezek, Arantza Goikoetxeak eta Estibaliz Villak antzeztuko dute. Adin guztietakoentzako moduko ikuskizuna da, eta umorea eta irudimena lantzen ditu, ikuslea ikuskizunean sartzeko helburuarekin. Etxe bat bota nahi dute, baina biztanleetako batek uko egingo dio handik ateratzeari.
'Jule'
Gaur, 20:30ean, Irungo Donibane plazan (Gipuzkoa).
Antzerkia