Kaleetan saltzeko haragia, txarto

2012ko uztailaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
KALEKO SALTZAILEAK. Espainiako Poliziak Iruñeko kaleetan saltzeko haragia aurkitu du konektatu gabeko bi hozkailu zituen kamioi batean. Aurreko urteetan baino haragi saltzaile gehiago daudela ikusita, haietako bati jarraitu zion igande gauean Poliziak. Iruñetik 20 kilometrora, Sarasate herrian aurkitu zuten kamioia, eta, haren barruan, hainbat kutxa, txarto zeuden haragiz eta hestebetez beteta. Sobera gelditutako haragia gordetzen zuten haietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.