Kantauri itsasoan gehien agertzen diren marmokak

KARABELA PORTUGESA .
2013ko ekainaren 25a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
KARABELA PORTUGESA

• Jatorrizkoizena: Physalia physalis.

• Ziztada mota: oso latza. • Deskribapena: airez betetako flotagailu urdin gardena du, gainean gandor more batekin. Urpean geratzen den zatian, garro luze eta finak ditu. Garroak hamar metro neurtzera hel daitezke.

• Tamaina: 30 cm luze eta 10 cm zabal.

LEHOI KALPARRA

• Jatorrizko izena: Cyanea capillata.

• Ziztada mota: oso latza.

• Deskribapena: kolore oso aldakorra du, gorri ilunetik horira. Garro asko eta luzeak ditu.

• Tamaina: bi metroko diametroa izatera irits daiteke, baina, gehienetan, txikiagoak izaten dira.

KONPAS MARMOKA EDO MARMOKA ERRADIATUA

• Jatorrizkoizena: Chrysaora hysoscella.

• Ziztada mota: latza.

• Deskribapena: 24 garro luze eta mehe izaten ditu; bost metro neurtzera hel daitezke garroak. Zuritik horixkarako kolorea du. Udan agertzen dira, uztaila eta iraila bitartean.

• Tamaina: 50 zentrimetroko diametroa izan dezake.

MARMOKA URDINA

• Jatorrizko izena: Cyanea lamarkii.

• Ziztada mota: latza.

• Deskribapena: gardena da, eta urdinetik horirako koloreak izan ditzake. Garro asko izaten ditu.

• Tamaina: 30 zentimetroko diametroa. Lehoi kalparraren aldaera txikia da.

KANPAI URDINA

• Jatorrizko izena: Rhizostoma octopus.

• Ziztada mota: erreakzio alergikoa eragin dezake.

• Deskribapena: zuri urdinka da, eta ertz moreak ditu. Azalore itxurako zortzi aho beso ditu. Urte osoan ager daiteke, baina ohikoagoa da uztailetik irailera.

• Tamaina: metro bateko diametroa .

MARMOKA ARRUNTA EDO AURELIA

• Jatorrizko izena: Aurelia aurita.

• Ziztada mota: arina.

• Deskribapena: gardena da, eta lau eraztun arrosa ditu. Apiriletik irailera agertu ohi da.

• Tamaina: 25 eta 40 zentimetro bitarteko diametroa izaten du.

MARMOKA LUMINESZENTEA EDO PELAGIA

• Jatorrizko izena: Pelagia noctiluca.

• Ziztada mota: arina

• Deskribapena: arrosa edo laranja izaten da. Zortzi garro eta lau aho beso izaten ditu. Udaberrian eta udan agertu ohi da.

• Tamaina: 10-20 zentimetroko diametroa.

BELAONTZIA

• Jatorrizko izena: Velella velella.

• Ziztada mota: arina.

• Deskribapena: urdina eta obalo formako diskoa du; haize ohial itxurako gandorra du diskoaren gainean. Urte osoan ager daiteke.

• Tamaina: 1-8 zentimetroko diametroa.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA