Ken Loach bota egin dute Alderdi Laboristatik

2021eko abuztuaren 15a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

ZINEMA. Ken Loach zinemagile ingelesak atzo iragarri zuen bota egin dutela Erresuma Batuko Alderdi Laboristatik. 2020ko apirilean Jeremy Corbynek alderdiko liderra izateari utzi eta Keir Starmerrek ordezkatu zuenetik, alderdikide asko buru berriaren aurka agertu izan dira. Zuzendariak adierazi duenez, kritikoa izateagatik bota dute, beste laborista batzuei egin dieten moduan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA