35 urte igaro dira Marokok lotsaren harresia eraiki eta 200.000 saharar euren lurretatik errefuxiatu kanpalekuetara kanporatuzituenetik. Nazioarteko komunitatearen arduragabekeria nabarmena izan arren, Euskal Herriko ehunka elkarte eta gizabanakok Sahara herriaren askatasuna aldarrikatu dute gatazka urte hauetan guztietan.
Elkartasunaren erakusle dirajoan den otsailaren 28tik martxoaren 3ra izandako Sahara Bike Race eta Sahara Maratoia.
Saharako herriaren Gasteizko eta Sevillako lagunek antolatutako Sahara Bike Race elkartasun ibilaldian 25 bat txirrindularik parte hartu zuten; martxoaren 1etik 3ra iraun zuen. Haien arteanlau gasteiztar izan ziren.
Hiru eguneko lasterketa horretan, 250 kilometroko ibilbidea egin zuten: Aaiunen hasi eta Smara eta Chasitik igaro ondoren, Dajlako kanpalekuan amaitu arte. Lehenengo etapan, 42 kilometro egin zituzten kirolariek. Bigarren eta hirugarren egunetan, berriz, egunean 70 kilometroko bidea egin zuten Dajlan ibilbidea amaitu bitartean.
Joan den azaroan izandako erasoen arrastoak nabariak dira oraindik. «Ibilbide osoan poliziaren begiradapean ibili behar izan genuen. Hala ere, aurtengorako eginak genituen aurreikuspenak ongi bete dira, guztia espero zen moduan edo hobeto atera da», Migel Anjel Barrio gasteiztar parte-hartzailearen hitzetan. Sahararrek ere parte hartzen dute elkartasun lasterketa horretan, «azken batean, munduari txoko honetako errealitatea erakusteaz gain, bertakoek partehartzea ere garrantzitsua da, haiek baitira lasterketa honen onuradunak», Barrioren arabera. Aurten, bi emakume saharar ere izan dira lehenengoz. «Badirudi, pixkanaka, geroz eta bertako gehiago animatzen direla parte hartzera; hori oso pozgarria da guretzat».
Kirol baliabideak
Askatasun aldarria mundura zabaltzeaz gain, izena ematean parte-hartzaileek ordaindutako 800 euroen zati garrantzitsu batekin, saharar gazteek kirola egin ahal izateko baliabideak eskaintzen ere saiatuko dira antolatzaileak. Iaz, esaterako, 200 bizikleta inguru lortu zituzten, eta horiek mantentzeko eremu bat ere egokitu zuten Tindufeko errefuxiatu kanpalekuan. Halaber, saskibaloian jokatzeko zenbait kantxa ere ipini dituzte jada kanpalekuetan.
Elkartasunezko bizikleta lasterketaz gain, Aljerko lurretako dunetan barna izan ziren otsailaren 28an munduko 22 estatutatik joandako 350 lasterkari. Horien artean, 50 euskaldunetik gora izan ziren. Aurten, hamaikagarren urtez jarraian, Sahara Maratoiak hiru kanpaleku bateratu zituen; Smara, Auserd eta Aaiun, hain zuzen.
42 kilometroko lasterketaz gain, hainbat ibilbide egiteko aukera izaten dute maratoian, «kontua ez baita lehiatzea, norberak dituen gaitasunen arabera, sahararren aldeko hondar ale bat jartzea baizik», Barrio gasteiztarraren arabera. Barriok korrikan ere parte hartu zuen. Maratoi erdia eta 10 eta 5 kilometroko ibilbideak egiteko aukera ere izan zen, baita haurrek parte hartzeko moduko lasterketa bat ere.
Elkar ezagutuz
Sahararrei desertuan bizirik rauteko baliabideak eskaintzeaz gain, haien kultura, ohiturak eta egunerokotasuna ezagutzeko aukera ezin hobea izaten da urteroko ekitaldia, «bertako haimak zabaldu eta eskuzabal hartzen baikaituzte. Horrez gain, urteroudan Euskal Herriko etxeetara etortzen diren haurrak berriro ikusteko ere aukera ezin hobea izaten da».
Kirola eta aldarrikapena Euskal Herritik Saharara
Urtero legez, aurten ere hainbat euskal herritarrek parte hartu dute Sahara Bike Racen eta Sahara maratoian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu