KOMUNIKAZIOA. Hedabide publikoen webguneak kolokan Herbehereetan eta Belgikan

Egunkariei kalte ez egiteko, Amsterdamek telebista publikoaren Interneteko albiste gunea itxiko du

Edu Lartzanguren.
2010eko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Belgikan eta Herbehereetan zabaldu dute eztabaida: eskubidea al dute hedabide publikoek albistegirik izateko Interneten, jakinda horrek lehia egiten diela egunkarien sareko edizioei? Irailean, salaketa jarri zioten Belgikako egunkariek RTBF irrati-telebista publikoari, eta, duela gutxi, estatuko telebistaren Interneteko albiste gunea itxiko duela iragarri du Herbehereetako zentro-eskuineko gobernuak.

Bidegabeko lehia salatzen dutenen eta, kontrara, salaketetan zerbitzu publikoaren aurkako erasoa ikusten dutenen argudioak jarri dituzte neurriok mahai gainean. Irailean, irudi korporatiboa aldatu behar zuela baliatuta, egitasmo multimedia abiatu zuen frantsesezko Belgikako irrati telebistak. Horretan, idatzizko albisteak emateko guneak indartu behar zituzten. Hori ikusita, salaketa jarri zuten frantsesezko egunkarien argitaratzaileen elkarteek, RTBFri bidegabeko lehia egitea leporatuta. Haatik, RTBFk teknologia berrietan ere lan egitea normaltzat jo zuen hedabide publikoak.

NOS telebista publikoari Interneten albisteak zabaltzea galarazteko ituna iragarri zuen joan zen astean Herbehereetako zentro-eskuineko koalizio gobernuak. «Egunkariek eguneko ogia Interneten irabazi behar dute, eta ez dugu ongi ikusten haiei kalte egitea diru publikoarekin», esan du VVD eskuin liberaleko alderdiko diputatu Anouchka van Miltenburgek. Akordioa dela eta, litekeena da telebistak Interneteko gunea itxi behar izatea 2011n.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.