KOMUNIKAZIOA. Matxinsaltoen errepublikan

2009ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Zaldieroa dute gonbidatu elkarrizketara, Patxi Huarte, esan nahi baita, eta poztu gara denok. Aurkezleak matxinsaltoen erreinutik bota dio larri eztenkada: Faltzesen jaioa izanda, euskaldun berria, Iruñean bizi zara euskaraz...-barruranzko hasperen grabea-, teatrala behar du momentua izozteko.

Kamera aurrean duen artistari mintzo zaio. Diseinuzko eserleku zuri eta laukietan gaurko gonbidatua kizkurtu egin behar, nekez sartzen baita. Aurpegiirritsuarekin egin du topo ikusleak, eta isilik geratuta barruranzko hasperen luze eta grabeberberaz erantzun dio. Eta ematen du BERRIAn garela, pare bat orri atzeragoko zinta ikusieta sentitu horietako baten barnean.

Aurtengo prentsa idatziko Argia saria eman diotenez heldu izango da saiora, eta poztu gara denok. Hitzak, gutxi batzuk eta narraski pausatuak, nahikoa baditu ere, bolbora sortzeko. Xaxa katuaren eguneroko Zen munduan kokatzen gaituenean ere bai. Marrazkiek indar handia baitute, batzuetan autozentsura eragiteko adinakoa. Gertatzen zaio tregoa garaiaz geroztik Aitor eta Asierrekin. Zein ausartu da, ba, aurretik, herri alu honetan, etakideak diren pertsonaiekin? Heroitasunik gabe, etxe giroan -hasieran Philip Gustonen pertsonaia absurdo haiek zetozkidan gogora-.

Memoria kolektiboan errotzen ari dira pertsonaien parodiak; azken boladan, hitzetik hortzera darabiltzagu taliban izana; gaitzerdi hizkuntzaren eremukoa soilik balitz gure baitakoa -buruaren geometria itxiak ez balu ikustekorik-. Esanguratsua da autorearen alter ego-a izatea, poztekoa, erreserba txikiaren unibertsaltasunari lotuta bizi garenontzat.

Absurdorantz doalarik, inoiz ez da jakiten barrea zerk eragiten duen, ikasitako egia handiak larrutzen ditu irriz -sumatu izan dut jendea aski haserre edizio digitalean-. Eta ez Lanzaroteko parajeetan, itsasoa goiko planotik dakusagula, gorpu beltz hilez betea.

Kritiko denean, tabu ezkutuen gainetik, naturaltasunez. Inoiz galdetzen diote «la pelota basqua» nondik dabilen.

Eta sentitu naiz trufatua; Alize txikia bezainbeste, pipatzen ari zen beldar urdinaren aitzinean zela, jakitunaren ahotik gustu egite aldeko tratu modua eskaintzen zitzaionean, errepublika goren honetatik... Ez da sekula gertatuko Zaldieroaren eremuan!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.