Hilabete pasa falta da Bilboko Aste Nagusirako, baina pixkanaka ari dira konpartsak festen atarikoak prestatzen. Larunbaterako antolatu dute Konpartsero Eguna, eta atzo eman zuten egitarauaren berri; dena dela, bestelako eskaera bat egiteko baliatu zutenagerraldia konpartsek: Iñaki Azkunaren omenezko ikur bat jar dezatela eskatzeko. Ikurra non jarri eta halako nondik norakoak ere iradoki zituzten: urre trinkozko zaldi estatua bat, Erkoreka plazako biribilgunean. Iñaki Azkuna Munduko Alkaterik Onena izendatzeko kanpainarekin bat egin zuten konpartsek, modu ironikoeta umoretsuan.
Konpartsero Egunari dagokionez, Aste Nagusiaren atarikoa izango da larunbatekoa. Eguerditik aurrera, umeentzako tailerrak, puzgarriak, txistor eta piper banatzea eta pintxo lehiaketa prestatu dituzte Areatzan, eta, bazkariaren ostean, erromeria, Gozo-Gozo taldearekin, eta kalejira, orkestrarekin.