'Kontzejupetik' aldizkariak bost alkate bilduko ditu

2019ko abenduaren 14a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
OÑATI. 300. zenbakia argitaratu du Oñatiko (Gipuzkoa) Kontzejupetik aldizkariak. Aitzakia horrekin, azken 27 urteetan herriak izan dituen bost alkateak elkartuko ditu asteartean. Mahai ingurua kultur etxean egingo dute, 19:00etan. Zenbaki guztiak, bestalde, liburutegiko sarreran izango dira ikusgai, asteartetik urtea bukatu arte. Hilaren 21ean, erredakzioa bisitatu ahalko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA