BIHAR BERRIAN

Korrika egitearen obsesioa

Zenbait adituren ustez, gero eta jende gehiagok du korrika egitearen obsesioa. Euskal Herriko lasterketen kopuruak gora egin du nabarmen, eta baita korrikalarienak ere. Gai horixe izango da bihar 'Bizigiro' gehigarriko gai nagusia.

Korrikalari bat Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU
2018ko urriaren 26a
13:45
Entzun 00:00:0000:00:00

Modan dago lasterka egitea, eta asko dira lasterketatan parte hartzea erabakitzen duten korrikalariak. Medikuek diote onura asko dituela kirol horrek: estresa gutxitzen eta bizi itxaropena luzatzen lagundu dezake, besteak beste; baina Durangoko (Bizkaia) Pablo Zubizarreta fisioterapeutak azaldu duenez, arriskuak ere baditu. Gainera, mendekotasuna ere eragin dezakeela frogatu dute adituek. Horrretaz gain, Leire Maio podologoak azaldu du garrantzi berezia duela korrika egiteko zapatilen aukeraketak, eta korrikalari guztiek ez dute hautu egokia egiten. Running-aren alderdi horiek guztiak landuko ditu bihar Bizigiro-k, eta, aditu horien iritziaz gain, hiru korrikalariren bizipenak ere kontatuko ditu.

Horrekin batera, Gure Zirkua karpa ibiltariaren bira amaiera landuko du gehigarriak. Hain zuzen, bihar bukatuko du bira, Donostiako emanaldi bikoitzarekin. Lau hilabeteko ibilbidea egin dute; hamabi herritan izan dira, eta 97 emanaldi egin dituzte, 25.000 ikus-entzuleren aurrean. Zirkuko bi artistaren bizipenak izango ditugu mintzagai.

Zinemak ere izango du tartea gehigarrian, Gontzal Agoteren eskutik. Bryan Singerrek eta Dexter Fletcherrek zuzendutako Bohemian Rhapsody (2018) pelikula biografikoa izango du mintzagai. Queen taldearen ibilbidea jorratuko du filmak, eta Rali Malek aktoreak jokatuko du pertsonaia nagusiaren rola. Datorren astean estreinatuko dute zinema aretoetan.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.