Komunikazioa

Korrikaren amaierari buruzko telebista eta irrati saioak gaur

Itziar Arteagak zuzeneko programa berezi bat gidatuko du Info7 irratian, 10:00etatik aurrera

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Donostian amaituko da 17. Korrika, gaur, eta hara joan ezin direnek zuzenean irratiz edo Internet bidez jakin ahalko dute hango berri. Info7 irratiak saio berezia egingo du 10:00etatik aurrera; FM bidez eta Internetez entzun daiteke Info7. Itziar Arteagak gidatuko du saioa, eta lasterketaren berri zuzenean emango dute une oro Ekhiñe Atorrasagastik eta Gotzon Elizburuk. Amaiera ekitaldia ere zuzenean emango dute. 12:30 aldera iritsiko da Korrika Bulebarrera, eta, ondoren, mezua irakurriko dute. Ekitaldi hori, Info7 irratiaz gain, Euskadi Irratiak ere emango du, Amarauna magazinean. Unitate ibiltariak zuzenean emango du Korrikaren amaieraren berri.

Gauean, Hamaikan eta ETB3n

Telebista kateek ez dute zuzenean emango Korrikaren amaiera. Gau partean, baina, Korrikaren azken eguneko irudiak ikusi ahalko dira. Hamaika telebistak 21:00etan emango du saioa, eta Donostian lasterketak egindako azken kilometroak eta amaierako ekitaldia ikusi ahalko dira. ETB3 kateak, berriz, 22:00etan emango du Korrikaren inguruko saioa. Berria telebista ere Donostian izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.