Gerizpean
Kostaldeko geoparkearen astea antolatu dute
ZUMAIA. Geoparkearen Astea antolatu du Euskal Kostaldeko Geoparkearen Turismo Taldeak bihar hasi eta uztailaren 9a arte. Bisita gidatuak eta hitzaldiak izango dira jardunaldietako ardatza. Biharko prestatu dute lehenengo hitzaldia: Zumaiaren garrantzia Lurraren aro geologikoen eskalan gaia hartuko du hizpide Estibaliz Apellaniz EHUko irakasleak, Zumaiako Algorrin, 19:00etan.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu