«Krisi hau ez da izan istripu bat», dokumentalaren bihotza islatzen dute bertatik jasotako hitz horiek. Ideia horren inguruan josten da gaur Bilbon emango duten Inside Job filma: krisia Wall Streeteko gobernuaren barnelana da.
Munduko egitura ekonomikoa kolokan den honetan, Charles Fergusonek (Los Angeles, AEB, 1955) zuzendutako filmak dokumentalik onenaren saria jaso zuen Oscarretan. Filmak argazki bat atera nahi dio 2008an hasi zen krisi ekonomikoari; Europak duen zorpetzearen eta herrialde garatuetako ekonomien ezegonkortasunaren tripak erakusten dira. Hots, arazoaren berezko izaera eta eragileak aurkezten dira, era gordinean. Finantza arloak 80ko hamarkadaz geroztik ahalbidetu duen iruzurkeria hartzen du abiapuntutzat filmak. Bankarien, aseguru saltzaileen, politikarien, agentzien, burokraten, unibertsitateko irakasleen eta bestelako aktoreen ustelkeria salatu nahi du. Ikerketa zabal bat eta finantza, politika eta komunikazio munduko pertsonei egindako elkarrizketak ditu oinarri filmak. Zuzendariaren esanetan, azken hamarkadako industriaren aberastasun azkarraren ondorioz, ez da eragilerik espetxeratu, bilioika dolarren galerak eragin dituzten iruzurren atzean egonda ere. Hori dela eta, erantzunkizunak eskatzeko bide izan nahi du dokumentalak.
'INSIDE JOB'
Noiz. Gaur, 19:45ean.
Non. Bilbon, Karmen
aretoan (Indautxu plazan).
Krisiaren tripak agerian
Gaur 'Inside Job' filma emango dute Bilbon; Charles Fergusonen lan horrek krisiaren eragileak ditu ardatz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu