«Ez dago arrazoi logikorik Dayna Kurtz izar ospetsu ez izateko». Horrela idatzi zuen James Reed Boston Globe egunkariko musika adituak 2004. urtean. Izan ere, New Jerseyko abeslari kantugileak dena du: ahotsa, kantak eta oholtzan arreta bereganatzeko ahalmena. Ia hamarkada bat geroago, kultuko musikaria izaten jarraitzen du, star system-etik urrun, baina sekulako itzalarekin AEBetako musikan.
Hiru urte grabatu gabe pasatu ondoren, bi disko plazaratu ditu Kurtzek aurten:Secret Canon, Vol. 1 eta American Standard. Hark dioenez, lanok «Ameriketako musika moldeei diedan maitasunaren bi aldeak erakusten dituzte». Izan ere, diskoetan erakusten du bere musikaren enborra bluesa dela; sustraiak, rocka eta countrya; eta, adarrak, berriz, jazza eta XX. mendeko erdialdeko rythm & blues emakumezko abeslarien tradizioa. Molde tradizonalak dira, baina espiritu independentearekin dabil Kurtz. Bost disko eta zuzenekoa jasotzen duen DVD bat argitaratu ditu berak sorturiko Kismet diskoetxean; bere kontura dabil munduan zehar kontzertuak ematen, eta berak kudeatzen du zuzenean zaleekin duen harremana. Horren erakusgarri: zaleek Kurtzen webgunearen bidez emaniko diru laguntzen bidez argitaratu ditu bi diskoak.
DAYNA KURTZ
Noiz. Gaur, 22:00etan.
Non. Jimmy Jazz aretoan,Gasteizen.
Kurtz izar ilunaren itzal luzea
AEBetako musika sustraidun independenteko artista nagusietako bat arituko da gaur, Gasteizen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu