'La última seducción' saioa, arratsaldero Herri Irratian

Erredakzioa
2007ko urriaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaueko saioa izatetik arratsaldeko magazinea izatera pasatu da denboraldi honetan Herri Irratia-Loiola Mediako La última seducción. Atzo hasi zuen programak denboraldi berria, eta hemendik aurrera 16:00etatik 18:00etara emango dute.

Jon Martijak jarraituko du saioa aurkezten. «Automotibatzea izango da giltza, programa guztietan gauza interesgarriak izan ditzagun eta luxuzko gonbidatuekin hitz egin dezagun».

Zinemaren berri ere izango du saioak, Fernando Mikelajauregiren kritikekin. Liburuek ere bere tartea izango dute. Albiste bitxien atal bat egongo da, umorea jartzeko asmoz, eta gizarte gaiak ere landuko dituzte, baina alor politikotik aldenduko dira.

Kolaboratzaileen artean Susana Pinto esataria egongo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.