Lars von Trierrek telesail bat zuzenduko du
KOPENHAGE. Lars von Trier Danimarkako zinemagileak iragarri du zortzi ataleko telesail bat zuzenduko duela. Ingelesez grabatuko du, eta The House That Jack Built izena jarriko diote. Zinemagilea gidoiak idazten ari da orain. Peter Aalbaek Jensen ekoizleak aurreratu du «aurrekaririk gabeko» telesaila izango dela, serieko hiltzaile baten ingurukoa.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu