Jaiak

Lehen aldiz, emakume batek dantzatu du Lekeitioko kaxarranka

Ane Maruri Etorkizuna dantza taldeko kideak dantzatu du. Azken 50 urteetan, soilik bi gizonezko igo dira kutxa gainera. Ospakizun eguna dute gaur Lekeition.

amaia igartua aristondo
2022ko ekainaren 29a
11:28
Entzun 00:00:0000:00:00

San Pedro eguna dute gaur Lekeition (Bizkaia). Egutegian ongi nabarmenduta gorde ohi diren egun horietako bat da herritarrentzat, baina, aurten, beste arrazoi batengatik ere izango da gogoangarri; izan ere, lehenengo aldiz, emakume bat izan da arrantzalez jantzitako zortzi lagunen laguntzaz kaxarranka dantzatu duena. Ane Maruri du izena, 26 urte ditu, lekeitiarra da, Etorkizuna dantza taldean dabil, eta sei urtetatik egiten du dantza txistuaren eta danbolinaren erritmoan.

Azken 50 urteetan, soilik bi gizonezko igo dira kutxa gainera: Pedro Murelagarei eta Asier Uskola dantzariak, hain zuzen ere. 2003. urtetik, Asier Uskola dantzaria aritu da, baina, lesio baten ondorioz, aurten ez du dantzatzerik izan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.