SOSLAIA. Elsie Basque

Lehen mi'kmaq irakaslea Eskozia Berrian

Edu Lartzanguren.
2016ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Apirilaren 11n hil zen Elsie Basque mi'kmaq hizkuntzaren eta kulturaren aldeko borrokalaria, Eskozia Berrian, 99 urterekin. Basque abizena arrunta da mi'kmaqen artean, eta Elsie Charlesek Isaac Basque senarrarengandik hartu zuen ezkondu zenean. Basque izena ematen zieten emakume mi'kmaqei marinel euskaldunekin bizi eta haiekin haurrak izan ondoren. Elsie Basque Indioen Barnetegi Eskolen biktima izan zen. Berak kontatzen zuenez, bi urte pasatu zituen han (1930-1932), eta ez zuen ezer ikasi: josten eta arropa garbitzen bakarrik. Hori ikusita, aitak atera egin zuen eskolatik. «Urte horiek alferrik galdu nituela pentsatu dut beti», esan zuen gero, gogoratzean. Edonola ere, emakumeak irakasle agiria lortu zuen 1937. urtean, lehena Eskozia Berrian mi'kmaq batentzat. Arrazakeriaren aurkako ekintzailea izan zen, eta adinako indigenen arazoen inguruan Kanadako eta AEBetako Gobernuak estutzen lan egin zuen urte luzez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.