Zapore berezia du Eusko Labela duen baserriko oilaskoak. Libre hazitakoa den heinean, antzinako eran hazitako oilaskoen zapore bera du.
Merkatuan aurkitu ohi den oilaskoarekin alderatuta, oso ezberdina da zaporez. Okela osasungarri, samurra eta zaporetsua ziurtatzen dio baserriko oilaskoak kontsumitzaileari; batez ere, zerealez osaturiko elikadura naturalagatik —%65etik gora artoa—, atlantiar arraza eta hazkunde mantsoagatik, hiltzeko garaian duten gutxieneko 81 eguneko heldutasunagatik, eta artisau erako ekoizpen sistemagatik. Horrek guztiak zapore berezia ematen dio oilaskoari.
Erreza da Eusko Labela duen benetako baserriko oilaskoa dendan aurkitu eta ezagutzea. Osorik edo zatika merkaturatzen da, eta beti, Eusko Label zeinua darama. Oilasko osoen kasuan, izterrean edo hegalean ezarritako eraztunean ageri da Eusko Labelen zeinua. Zatien erretiluetan, berriz, etiketa zenbakidunetan aurkituko du kontsumitzaileak Eusko Label markaren erreferentzia.
Kontsumitzailearengana iritsi aurretik, Eusko Labela duen baserriko oilaskoak produktore eta teknikarien laguntzarekin garatutako araudi zorrotza betetzen du. Araudi horretan, arraza, produkzio sistema, elikadura, hautaketa eta produktua markatzako modua zehazten dira.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan dauden ustiapenetan hazitako oilaskoek soilik lor dezakete Eusko Label zeinua, eta gainera, araudian ezarritakoa zorrotz bete behar dute. Bereziki zaintzen dira, halaber, produkzio mugen gehieneko neurriak; produkzio mugatua izango da ustiapen bakoitzaren ezaugarrien arabera.
Gastronomia
Libre hazitako baserriko oilasko zaporetsua

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu