Maratila
Liburua
Jakina da Linguae Vasconum Primitiae-z ale bakar bat gelditzen dela Parisen. BNFeko liburu bakanen erreserban. Isastik, XVII. mendearen lehen erdian liburuaren ezagutza badu. Oihenartek, 1665ean, dio liburuaren bi edizio ezagutzen dituela. Gaur arte ez da aurkitzen ahal izan Rouen-eko bigarren edizioa. Liburuaren pista ezberdinek, eta aleen pluraltasuna, momentu horretan galtzen direlarik. 1847an inprimatzen diren aleak (edizioa: Brunet; frantsesezko itzulpena: Archu) Linguae Vasconum Primitiae-ren unicum-etik egiten dira. Mendearen hondarrean(1891), Julien Vinsonek zehazten du BNFean den unicum-ak duen armarria Condé familiarena dela. Ordea, ez dakike zein Condétarren armarria den, ez baitu aipatzen izenik. Ez ere menderik. Nabarmena delarik Frantzian aipatzen den Condé XVII. mendeko 'Le Grand Condé' dela. Urkijok 1933an testuaren faksimilea ezagutarazi zuen Riev-en. Lehen aldiz ikusi zen orduan nolakoa zen 1545eko edizioa (testua orrian kokatzeko manera, tipografia). Baina Vinsonek deskribatu zuen larruzko estalia eta Condétarren armarria publiko zabalarentzat ezezagunak ziren: Pariseko liburu bakanen erreserban dagolako gordea unicum-a. Duela zenbait urte berifikatzen ahal izan nuen Etxeparek idatzi liburuak Louis Ier De Bourbon Condéren (1530-1569) armarria zuela. Eta beraz Etxeparek Sautrela-n aipatzen dituen «Prince eta iaun handiec» errealitate bat bazuketela. Berrikitan BNFeak Linguae Vasconum Primitiae liburua desmaterializatu du. Gaur, lehen aldiz, denek —zuk ere irakurle— ikus dezakete liburu enblematikoa http:// www.gallica.bnf.fr web lekuan. Kasik etxean bagenu bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu