Literaturaz eta janaz, Bilbon

Hasier Etxeberriak eta Andoni Luis Adurizek errezeta liburuak literatura ote diren eztabaidatuko dute

Ilargi Agirre.
Donostia
2010eko irailaren 21a
00:00
Entzun
Eztabaidak literaturarekin izeneko topaketetan, literaturareneta gastronomiaren arteko harremana aztertuko dute gaur, Bilboko Bidebarrieta liburutegian, 19:00etan,.

Hasier Etxeberria idazle eta kazetaria eta Andoni Luis Aduriz sukaldaria dira gonbidatuak. Idoia Jauregi kazetari eta saioko moderatzaileak egindako galderei erantzun beharko diete biek.

Solasaldiak bi orduko iraupena izango du, eta hainbat gai jorratuko dituzte. Sukaldaritzak eta literaturak elkarrengan izandako eraginaren inguruan jardungo dute, eta errezeta liburuak literaturatzat har daitezkeen ere aztertuko dute, besteak beste.

Hasier Etxeberria elikaduraren eta gastronomiaren inguruko bi libururen egilea da: Erabatekosukaldea eta Sukaliztegi partikularra. Euskal Telebistan gastronomiaren inguruko Zopa handi eta Lapikoka saioak ere zuzendu ditu.

Andoni Luis Adurizek Mugaritz jatetxea zuzentzen du 1998tik.Bi Michelin izar ditu jatetxeak.Hilario Arbelaitzekin eta Juan Mari Arzakekin ere aritu zen lanean, besteak beste. Sukaldaritza teknikoa eta imajinazioz betea garatu du, eta lore ugari erabiltzen ditu bere plateretan.

HITZALDIA

'Eztabaidak literaturarekin'. Hasier Etxeberria eta Andoni Luis Aduriz gonbidatuak. Gaur, 19:00etan, Bilboko Bidebarrieta liburutegian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.