Gerizpean. Irudia.Aulesti (Bizkaia)

LORE SORTARIK ONENA SARITU DUTE

2011ko ekainaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aulestiko Udalak lore-sorta txapelketa antolatu zuen atzorako. 50 sortatik gora aurkeztu zituzten, horietako bat urtetik urtera hutsik egiten ez duen Antoni Zelaiak. Txorixeneku baserriko Zelaiaren sortak denetarik zeukan: madaria, melokotoia, sagarra, intxaurrak, trumoi lorea, artoa, garia, gladioloa… Dena etxeko ortutik hartua. Bigarren saria balio izan zion. Etxean edukiko dute, atean lehenengo eta barruan gero, datorren sanjoanetako sutan erretzen duten arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.