Musika

Luke Armstrongen lehen diskoa

2015eko apirilaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Back and Forth lehen diskoa aurkeztuko du gaur Donostian Luke Armstrong bakarlariak. Folk ingelesa lantzen du, baina munduari zabaldutakoa. 1960ko musikarien oihartzuna du (Jackson Frank, Nick Drake, John Martyn, Davy Graham), eta teknika azkarra du gitarrarekin. Iker Laurobak bakarkako ibilbideari ekin dio hilabeteotan, nahiz eta Haritz anaiarekin sortutako Lauroba taldean ere segitu. Zeru tolesgarria, Harkaitz Cano idazlearekin elkarlanean sortutako diskoa aurkezten dabil. Iñigo Asensio, Sara Azurza eta Jokin Garmendia izango ditu lagun.

Iker Lauroba - Luke Armstrong

Gaur, 20:00etan, Dokan,Donostian. Doan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.