Hirugarren urtez egin dute Bilbon websailen nazioarteko jaialdia —aurreneko bi urteetan Bilbao Web Fest izena zuen, eta aurten izendatu dute Seriesland—. Epaimahaiaren Urrezko Otsoa zuzendaritza onenaren saria Luke Everentzat izan da. 17 urteko neska baten istorioa kontatzen du High Life websailean. Bizitza perfektua darama neskak, tarte maniako bipolarrekin hasten den arte.
Websail onenaren Zilarrezko Otsoa Michele Boreggiren Shotgun Boogie: New Orleans lanarentzat izan da. AEBetako New Orleanseko hiria eta musikariak ezagutzera joaten diren lagun batzuen istorioa kontatzen du, dokumental formatuan.
[Youtube]https://youtu.be/6J6-4Mu9Vfw[/Youtube]
Euskal Herriko websail onena Eguzkiaren bila izendatu dute. Zilarrezko Otsoa eramateaz gain, Alemaniako Die Seriale jaialdian lehiatzeko aukera lortu du. Horrez gain, Hego Koreako Seoul Web Fest jaialdian lehiatuko da. Zornotzako (Bizkaia) Alberto Laguna eta Iker Bilbao dira egileak. Zientzia-fikziozko websail bat da, eta elkarrizketak euskaraz eta gaztelaniaz dira.
[Youtube]https://www.youtube.com/watch?v=tXkw2n2IcEU[/Youtube]
Alemaniako Die Serialen proiektatuko dute baita ere Patxi Urkijoren Denon lurraldea websaila, baina lehiaz kanpo.
Websail independente onenaren Amets saria Maurice komediarentzat izan da. Nicolas Bridotek zuzendua, nerabe baten istorioa kontatzen du. Gidoi onenaren saria Tubeheads websailak eraman du.
Giza eskubideen aipamen berezia eman dio epaimahaiak, bestetik, Zyara websailari. Muriel Aboulrouss Libanoko zinemagileak zuzendu du, eta dokumental generokoa da.
[Youtube]https://www.youtube.com/watch?v=RTu6mRgAKAo[/Youtube]