Lupa mostraren azken eguna

'Lanbroa' film laburra eta 'Las afueras' dokumentala ikusi ahalko dira gaur arratsaldean Donostian

Alvaro Sau eta Ferran Mendozaren Las afueras dokumentaleko irudi bat. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Bosgarren urtez dokumental sortzaile, eragile eta zaleen arteko topaketa izan da Lupa mostra. Lanen proiekzioaz gain, Euskal Herriko eta nazioarteko sortzaileak Errenterian eta Donostian izan dira ikusleekin solasean.

Aurtengo mostra amaitzeko, gaur bi lan emango dituzte Donostiako guardetxean. Batetik, Mikel Zatarainek zuzendutako Lanbroa film laburra ikusi ahalko da. «Euskal Herrian badago halako ikonografia moduko bat baserritarren inguruan, baina ahaztuta daude, baztertuak», dio Zatarainek. Film labur horretan, begirada «erradikalizatzen» saiatu zen. «Enkoadratzea, edizioa eta naturarekiko lotura eta naturan gertatzen den mentura faktorea da Rigako dokumental poetikoaren eskolaren ezaugarri nagusia. Horiek hartuta, eguneroko gauza arruntetan bitxitasuna bilatzen ahalegindu naiz», azaldu zuen Zatarainek lana aurkezterakoan.

Las afueras lana Alvaro Sauk eta Ferran Mendozak egina da. «Landa-guneen gaineko begirada hiriak bezain zaharra da, baina zoritxarrez, hesiz kanpoko munduaren izaerari aldez aurretik eraikitako ikuskera idealizatu bat gaineratzen zaio», diote egileek. Mundu horren egunerokotasuna jasotzen du dokumentalak.

V. LUPA DOKUMENTALEN MOSTRA

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. Donostiako Guardetxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.