Mac App: milioi bat deskarga

Erredakzioa
Donostia
2011ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
Mac App Storek, Apple etxearen denda birtual berriak, milioi bat deskarga baino gehiago izan ditu lehen egunean. Horietako batzuk doakoak izan dira, eta beste batzuk, ordainduz. Software deskargak egiteko plataforma hori Mac ordenagailuentzat zabaldu du sagarraren etxeak, iPhone eta iPad euskarrietan App Store sistemak lortutako arrakasta handia ikusita.

Mac Os X 10. 6. 6 sistema eragilea duten ordenagailuetatik sartu ahal da Max App Storera. Dendan askotariko aplikazioak aurkituko ditu erabiltzaileak, mota guztietako alorretakoak: aisialdia, komunikazioa, ofimatika...

Steve Jobs Apple etxeko zuzendaria pozarren dago: «Harriturik gaude gure dendak izan duen harrerarekin; aplikazioak asmatu dituzten espezialisten trebeziari zor zaio dena». Pirata informatikoek ere begiak jarri dituzte jada Mac App Storen, eta batzuek esan dute lortu dutela dendan sartu eta aplikazio batzuk legez kanpo kopiatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.