Madrildik Donostiara, Berlingo egonaldi oparoa tartean

2012ko azaroaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jose Ignacio Pascual Chico (Madril, Espainia, 1968) fisikaria da. 1998an izendatu zuten doktore, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, nanometro eskalako objektuen propietate elektronikoen inguruan egin zuen tesiari esker. Jarraian, Max Planck Elkarteko Fritz Haber Institutuan (Berlin, Alemania) eta Bartzelonako (Herrialde Katalanak) Material Zientzien Institutuan jardun zuen, 2004an Berlingo Unibertsitate Librera iritsi zen arte. Azken urteotan Fisikako katedraduna izan da bertan, eta hark zuzendutako ikerketa taldeak zenbait artikulu argitaratu ditu prestigio handiko aldizkarietan; hil honetan Science aldizkarian plazaratutakoa, tartean. Irailaz geroztik, Ikerbasque ikertzailea eta CIC Nanoguneko Nanoimaging taldeko burua da Pascual.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.