Maite Zurikarai izango da ETBko albistegi burua
Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusiak hainbat izendapenen berri eman dio administrazio kontseiluari. Horien artean, Maite Zurikarai ETBko albistegietako zuzendari berria izango da martxoaren 1etik aurrera, Maite Amundarainen ordez —orain Zurikarai albistegietako zuzendariordea da—. Halaber, EITBko Giza Baliabideetako zuzendari kargurako hautaketa prozesu bat jarri du martxan taldeak, eta Javier Salcedok karguan jarraituko du ordezkoa izan arte. Urko Aristik hilaren 13an hartuko du EITBko irratietako zuzendariordetza. Garbiñe Uria Euskadi Irratiko programen buru da, atzotik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu