Kaleko ikuskizunen bidez, edo aretoetan, gizartearen zein gizabanakoen beldur, desira eta obsesioak lantzen ditu Organik konpainiak. Natalia Monge koreografoak zuzentzen du hori, eta haren azken lana ikusi ahalko da gaur Leioan (Bizkaia), Maniatic@s.
Denok ditugu maniak, batzuk txikiak eta beste batzuk larriak. Litekeena da handiez konturatzea, baina txikiak askotan oharkabean pasatzen zaizkio maniak dituenari berari. Horren eraginez, beti dugu joera pentsatzeko aldamenekoek dituztela maniak eta haienakdirela itsusienak. Esaterako, batzuek egunkaria atzetik aurrera irakurtzeko mania dute. Beste batzuk ez dira gauza lasaitzeko etxeko koadroren bat okertuta dagoenean. Konpainiakoek azaltzen dutenez, badira hozkailuan sartu aurretik elikagai guztien ontziak garbitzen dituzten maniadun patologikoak ere.
Gauzak eskemen arabera izateko dugun beharra gorroto eta intolerantziaren jatorria da, haien arabera. «Gure gizarte hipokondriakoaren isla dira mania mota hauek guztiak, gero eta intoleranteagoa den gizartearena», diote sortzaileek.
Natalia Mongeren ideia da koreografia, eta berak zuzendu du Pilar Andres, Eneko Balerdi eta Fernando Barado dantzarien lana. Itziar Madariagak sortu du lanarentzako musika.
'MANIATIC#BARRA_ABILDUA#S'
Noiz. Gaur, 20:30ean.
Non. Kultur Leioan, Leioan (Bizkaia). Sarrera, 10 euro.
Maniak biluzteko koreografia
'Maniatic@s' dantza ikuskizuna aurkeztuko du Organik Natalia Mongeren konpainiak gaur Leioan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu